XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erleak

Erleek egiten duten eztia asko gustatu izan zaio betidanik gizakiari.

Lehen basoetako zuhaitz edo haitz artean erleek uzten zuten eztiaz baliatzen zen gizakia.

Geroago erlauntzetan hazi eta gordetzen ikasi zuen.

Erlauntzak erleen etxeak dira.

Lore jakinen eztiak biltzeko, landare hori ugari den inguruetara eramaten dira erleak.

Erleek, beren arrautzatxoak babesteko eta eztia gordetzeko, hexagono itxurako kutxatxoak egiten dituzte.

Kutxatxo horietako materiala, argizaria, ere aprobetxatzen da.

Kandelak, ukenduak, kremak... egiteko erabiltzen da argizaria.

Belardenda batera joaten bazara, ezti mota asko ikus ditzakezu.

Begiratu ondo eta ea erleen beste zenbait produktu dauden.

Informazio zabalagoa biltzeko, dendariari galdetu.

Eztia janari sanoa da eta energia handi eskaintzen du.

Ogi xerra gainean eztia jarri eta dastatu ondoren, hitz egin ezazu gai honetaz.

- Gustatzen al zaizu?

- Zertarako erabiltzen da eztia?

- Eta argizaria?